Irudiaren kreditua
Aurtengo jardunaldiei buruzko ikastetxeen ebaluazioaren emaitzak ikusi ahal dira esteka horretan klikatuz. Esperientziak
eta tailerrak oso ondo baloratuta egon direla azpimarra daiteke. B06
Berritzeguneko kideok zuen partaidetza eta balorazioa eskertzen dizuegu bihotz
bihotzez eta, nola ez, datorren ikasturteko jardunaldiak prestatzerakon
aipatutako hobetzeko aspektuak kontuan izango ditugu.
HEZIBERRI 2020. Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoak
adierazten duenez, IKTak integratu eta curriculumean sartzeko, eta konpetentzia
digitala curriculumean garatzeko, hiru ikuspuntu osagarri erabili eta mailaka
ezarriko dira: konpetentzia digitala, jakintza‐arlo gisa (IKTez ikastea);
konpetentzia digitala, curriculum‐arloetako eduki didaktiko multimediekin
jarduteko (IKTetatik ikastea); eta konpetentzia digitala, ikaskuntzarako eta
jakintza eraikitzeko tresna gisa (IKTekin ikastea).
B06 Berritzeguneko kideok prozesu horretan laguntzeko prest
gaude, zuen eskaeren zain!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina