2015-12-11

Jardunaldien ebaluazioaren emaitzak


                                                                  Irudiaren kreditua

Aurtengo jardunaldiei buruzko ikastetxeen  ebaluazioaren emaitzak  ikusi ahal dira esteka horretan klikatuz. Esperientziak eta tailerrak oso ondo baloratuta egon direla azpimarra daiteke. B06 Berritzeguneko kideok zuen partaidetza eta balorazioa eskertzen dizuegu bihotz bihotzez eta, nola ez, datorren ikasturteko jardunaldiak prestatzerakon aipatutako hobetzeko aspektuak kontuan izango ditugu.

HEZIBERRI 2020. Hezkuntza Eredu Pedagogikoaren Markoak adierazten duenez, IKTak integratu eta curriculumean sartzeko, eta konpetentzia digitala curriculumean garatzeko, hiru ikuspuntu osagarri erabili eta mailaka ezarriko dira: konpetentzia digitala, jakintza‐arlo gisa (IKTez ikastea); konpetentzia digitala, curriculum‐arloetako eduki didaktiko multimediekin jarduteko (IKTetatik ikastea); eta konpetentzia digitala, ikaskuntzarako eta jakintza eraikitzeko tresna gisa (IKTekin ikastea). B06 Berritzeguneko kideok  prozesu horretan laguntzeko prest gaude, zuen eskaeren zain!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina