2015-10-19

Unkina HLHI-ko sitea eta irakaslearen koaderno digitala

Imágenes integradas 1   Eskolan egunerokotasunean  finkatuta daukagun sites bat nola erabiltzen dugun azalduko dugu Beretan egunero antolatuta dauden ekintzak, bilerak e.a. agertzen zaigulako, behar ditugun loturak, baliabideak e.a. daudelako eta baita irakasle koaderno bezala erabiltzen dugun tresna delako.

   Guzti honek, eskolako kultur digitalean, aldaketa asko ekarri ditu: batez ere ordenagailua egunero erabili beharra, e-mailak irakasleen artean, gurasoekin, ikasleekin …  mezuak hartzeko edo bidaltzeko, informazioa emateko eta hartzeko, …  bestalde baliabideak eskura izateko.
Sites-ak eskolako antolakuntzan.
Eskola antolatzerakoan hiru esparru  kontutan izan ditugu:
a) Ezker aldean
  • Eskolako funtzionamendurako beharrezkoak diren atalak
  • Eskolako administrazioak erabiltzeko atalak
  • Irakasle koadernoa

b) Goi aldean
  • Irakasleriarentzat interesgarri izan daitezken baliabide eta loturak

c) Erdian 
  • Google calendar astean zehar dauden berriekin 
  • Ej-gv  jarritako berriak

Guretzat , berezi,ezberdin edo interesgarri  erakusteko izango direnak hauek dira:
Irakasle koadernoa
Baliabide-programazioak
 Lukas Zabala eta Leire Zugazaga. Unkina HLHI

Twitter

Hola hemen aurkezpen laburra azaltzeko zer den Twitter


 

Gaur egun munduko Twitterren erabiltzaile aktiboak ia 300 miloi dira mundu osoan. Horiek egunero idazten eta irakurtzen dituzte txioak (140 karaktereko mezuak) informatzeko, komunikatzeko edo iritzia adierazteko.

Beste sare-sozialak bezala, Twitter da gazteen plataforma. Grafiko honetan ikus dezakegu Twitterren erabiltzaileen banaketa adinaren arabera.


Hauek izanda datuak, irakasle aintzindari batzuek ulertu dute ikasleengan Twitterrek duen eragina eta erabili dute sare sozial arrakastatsu hau gelako jarduerak eta proiektuak burutzeko. Gero eta hedatuagoa dago Twitterren erabilera didaktikoa geletan eta orain dela aste bat La Vanguardiak esaten zuenez, hauexek dira hamar arrazoiak Twitter erabiltzeko hezkuntzan:

  1. Laburpenak egiteko.
  2. Iritziak, pentsatzeko erak eta abar aurkitzeko.
  3. Informatzeko.
  4. Hitz egiteko.
  5. Ikasteko nahi duzuna, nahi duzunean eta nahi duzun moduan.
  6. Kontaktatzeko.
  7. Ikertzeko.
  8. Ebaluatzeko.
  9. Aztertzeko.
  10. Guk egindakoa munduari erakusteko.
Iturria: 10 razones para usar Twitter en Educacion, La Vanguardia (2015/10/12)

2015-10-17

“ PELUTXEAK GURE ARTEAN” Lankidetza Proiektua



Erakutsiko dugun proiektuak eskolen arteko komunikazioa zabaltzea eta irakur-idazmena gaitasunak modu esanguratsuan jorratzea nahi du.

Proiektu honetan pelutxe bat erabiltzen da hizkuntza, komunikazioa eta IKTak erabiltzeko aitzaki gisa.

Hori dela eta, komunikazioa izatea teknologia berriak erabiltzen da gure helburu nagusia.
Etxea eta eskolaren artean izugarrizko harreman afektiboa lortzen da Pelutxearen koadernoari esker; era berean, beste eskola eta herri batzuekin harremana lortzen da.
Akademikoki, ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzeko beharra sortzen da eta era naturalean garatzen eta erabiltzen da. Arlo soziala non herrien inguruko gauza asko ikasten diren (kokapena, tamaina, kultura, kantak,  erretolikak, …) aipatzekoa da ere.

Azkenik, irakasleen arteko erantzuna eta familien erantzuna ikusita


Proiektuaren gure balorazioa azalduko dugu. 

Lourdes Malaxetxebarria eta Arantza Iraurgi






2015-10-15

Google classroomen erabilera Uribarri BHI institutuan


Atal honetan, Google classroomen erabileraren adibidea aurkeztuko dugu. Uribarri BHI institutuan azkenengo bi urtetan erabilia, ikasketa prozesuan oso interesgarria ikusten dugu.  Google Classroom erabiliz, ikasleen eguneroko lana antolatzeko eta ebaluatzeko era errezean erabiltzen dugu. Smartphone eta tabletatik ere bai ikasleak zien irakasleok kudeatu dezakegu.




Alberto Llamosas.  Uribarri BHI (Basauri)







Zergatik antolatu gurasoentzako IKT prestakuntza?



IKTen erabileran, beste arloetan bezalexe, baina agian nabarmenago, motibazioak eragiten du erabilera eta hortik dator ezagutza. Horrexegatik ikusten dugu adinaren ustezko mugak ederto gaindituta hainabt aiton-amona Skype edota Hangouts-en erabiltzaile sutsu bihurtuak, ilobak urruti bizi direnean.

Bada, gure ikasleen gurasoek, trebezia maila desberdinarekin, baina nork bere beharrizanen arabera, tresna digitalen eguneroko erabiltzaileak diren arren ez daukate, gehinetan, guk ikasleekin erabili nahi eta behar ditugun tresnen eta aplikazioen ezagutza apartekorik eta guk gurasoak gure esparrura erakarri nahi ditugu, jakin badakigulako eskolan egindako lanak etxean jarraipena duenean ikaskuntza prozesuak sendotu eta areagotzen direla.

Honengatik guztiagatik, gurasoekin egindako lana inbertsio modura ikusten dugu, gaur guk eurei irakatsi eta bihar etzi eurak izango dira euren seme-alaben bitartez edota gurekin batera ikasgeletan parte hartzen guri lagundu eta ikasle guztien konpetentziak goreneko mailara garatzen lagunduko digutenak.

2015-10-14



"Bloga eta sitea Haur Hezkuntzan"


Teknologi berriek oraindik  mesfidantza eta beldurrak sortarazten dituzte.

Beste eskoletan egin dutena ikus ondoren  gugandik edo gure ahalbideetatik urrun daudela uste izaten dugu.

Nire hitzaldian formakuntza handirik gabe zenbat tresna 2.0 erabil dezakegun erakutsi nahi dizuet. Era berean tresna horiei etekina nola atera emaitza onargarriak lortzeko eta ikasleak motibatzeko eta nola publikatu bai blogean bai sitean ikusi ahal izango duzue.

Espero dut gure ideia guztiak zuentzak erabilgarriak izatea.

Montse Córdoba





2015-10-09

Scratch


Scratch umeei bereziki zuzendutako aplikazio informatikoa da. Aplikazio honek, interfaz errez baten bitartez ordenagailuen programazioari lotutako kontzeptuak ikertzeko eta esperimentzatzeko aukera eskeintzen du. Dohaineko programa honek ikasleei ematen die aukera haien bideo-jokoak, historia animatuak eta arte elkarreragilea sortzeko. Proiektu hauek guztiak Scratch plataformara igo ditzakete mundu osoak ikus edo hobe ditzan. Plataforma hau guztiz irekia da.

Programa honekin pantailan ikusten diren objektuak anima daitezke pieza ahokagarriak elkarrekin trebatzen modu intuitubo batean. 




Scratchekin lan egiteak kontzeptu matematikoak erraz ulertzea laguntzen du:

· Prozesu elkarreragileak (kiribilak)
· Baldintzazko irizpideak (ba, orduan, ba-ez)
· Plano bateko koordenatuak
· Aldagaiak

Kontzeptu hauek ikasten dira testuinguru adierazgarri eta motibatzaileren barruan. Ideiatik abiatuz, prototipoa funtzionala sortu behar dute, hots, modelo bat, eskenatoki, pertsonaiak eta gidoi bat jarraituz.


Adibide bat ikusteko, bisitatu eta gozatu musikaz: Interactive guitar

Informazio gehiago eskuratzeko: