Bada, gure ikasleen
gurasoek, trebezia maila desberdinarekin, baina nork bere beharrizanen arabera,
tresna digitalen eguneroko erabiltzaileak diren arren ez daukate, gehinetan,
guk ikasleekin erabili nahi eta behar ditugun tresnen eta aplikazioen ezagutza
apartekorik eta guk gurasoak gure esparrura erakarri nahi ditugu, jakin
badakigulako eskolan egindako lanak etxean jarraipena duenean ikaskuntza
prozesuak sendotu eta areagotzen direla.
Honengatik guztiagatik,
gurasoekin egindako lana inbertsio modura ikusten dugu, gaur guk eurei irakatsi
eta bihar etzi eurak izango dira euren seme-alaben bitartez edota gurekin
batera ikasgeletan parte hartzen guri lagundu eta ikasle guztien konpetentziak
goreneko mailara garatzen lagunduko digutenak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina