Eskolan egunerokotasunean finkatuta daukagun sites bat nola erabiltzen dugun azalduko dugu Beretan egunero antolatuta dauden ekintzak, bilerak e.a. agertzen zaigulako, behar ditugun loturak, baliabideak e.a. daudelako eta baita irakasle koaderno bezala erabiltzen dugun tresna delako.
Guzti honek, eskolako kultur digitalean, aldaketa asko ekarri ditu: batez ere ordenagailua egunero erabili beharra, e-mailak irakasleen artean, gurasoekin, ikasleekin … mezuak hartzeko edo bidaltzeko, informazioa emateko eta hartzeko, … bestalde baliabideak eskura izateko.
Sites-ak eskolako antolakuntzan.
Eskola antolatzerakoan hiru esparru kontutan izan ditugu:
a) Ezker aldean
- Eskolako funtzionamendurako beharrezkoak diren atalak
- Eskolako administrazioak erabiltzeko atalak
- Irakasle koadernoa
b) Goi aldean
- Irakasleriarentzat interesgarri izan daitezken baliabide eta loturak
c) Erdian
- Google calendar astean zehar dauden berriekin
- Ej-gv jarritako berriak
Guretzat , berezi,ezberdin edo interesgarri erakusteko izango direnak hauek dira:
Irakasle koadernoa
Baliabide-programazioak
Lukas Zabala eta Leire Zugazaga. Unkina HLHI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina