Aurreko urteetan bezala, aurten ere B06ko Jardunaldiak antolatu ditugu. Beste ikasturte batzuetan egin dugun eran, aurten ere oinarrizko konpetentzia bat hartu dugu ardatz: Konpetentzia Digitala jorratuko dugu.
HEZIBERRI 2020 Hezkuntza- Eredu Pedagogikoaren Markoak
adierazten duenez, oinarrizko hezkuntza amaitzen duen ikasleak konpetentzia
digitala eta mediatikoa eduki behar du, hau da, egungo herritarrek eskatzen
duten alfabetizazio edo trebakuntza funtzional osoa. Multimedia-konpetentzia hori eskuratu ahal
izateko (euskarri analogikoetan eta digitaletan) beharrezkoa da baliabide
digitalak (metodologikoak, instrumentalak,…) normalizaturik egotea irakatsi eta
ikasteko prozesuetan eta egoeretan, diziplina-arlo guzti-guztietan. Helburua da
IKTak ikasgelen egunerokoan infiltratzea
eta beren aukera berritzaileak txertatzea, hala nola gertatzen den egungo
gizartean, non egunetik egunera zabalduago dauden. Bide honetan, aurtengo
Jardunaldietako gai nagusia Konpetentzia Digitalaren ildoari eskeiniko diogu.
Helburu horri jarraituz,
marko teorikoa azaltzeko gaian aditua den laguntzarekin kontatuko dugu, dagoeneko
esperientziak eta estrategiak landu dituzten bertako irakasleen
aurkezpenak entzungo ditugu eta tailerretan ikasteko aukera ere izango dugu. Blog
honetan bertan ikus dezakezue Egitaraua eta parte hartzeko argibideak
izena eman atalean.
Espazio honetan,
jardunaldien aurretik gai honen inguruko artikuluak argitaratuko ditugu
(hausnarketak, baliabideak, orientabideak…). Zuek ere parte hartu ahal duzue
komentarioen bitartez. Zuen partaidetza espero dugu. Horrez gain, Jardunaldien
ostean, ikusitako aurkezpen eta esperientzia guztiak bilduko ditugu blog
honetan bertan interesa duzuen guztiontzat.
Gure xedea da irakasle
ororen eguneroko lanean eta etorkizunerako erronketan hemen aurkeztuko diren
ideiak eta esperientziak partekatzea eta erabilgarriak izatea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina