Konpetentzia digitalaz hitz egiten dugunean zertaz ari gara? Eremu digitalean zertan izan behar dira gure ikasleak konpetenteak? Zeintzu trebezi, balore... garatu behar dituzte? Zelan lortu herritar konpetenteak mundu digitalean?
Eta irakasleok? Non gaude kokatuta alfabetizazio digital bide honetan? Zer dakigu? Zer jakin beharko genuke?
Eta teknología bera? Norantz doa? Zeintzuk izango dira, epe labur batean, joera digitalak?
Hori guztia argitzeko, edo horretaz hausnarketa egiteko, Maite Goñi izango dugu gurekin Jardunaldietan.
Bitartean, hona hemen interesagarriak izan diren bi dokumentu orokorrak:
- Eusko Jaurlaritzak argitaratutako Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia- Marko teorikoa, non definitzen diren konpetetntziaren dimentsioak eta ebaluazio adierazleak.
- Horizon report. Edición Educación Secundaria 2015, non identifikatzen diren zeintzuk diren irakaskuntzan eremu digitalean, epe labur batean, datozen joerak eta etorkizuneko erronkak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina