ENEKO OLABARRI-Larrea HLHI eta EVA MARTINEZ-Inazio Zubizarreta HLHI
GURE IBILBIDEA
2013-2014 ikasturtean proiektu hau martxan jarri genuen
arbel digitalaren munduari hasiera bat emateko asmoz.
Mundu sakon honetan murgiltzeko, bi programa aukeratu genituen, SMARTBOARD(NOTEBOOK) eta EBEAM hain zuzen. Hauekin curriculumaren arlo desberdinak landu ahal izango ditugu, IKT-ek ematen dituzten ezaugarri ludikoak ukatu barik.
Proiektu honen esentzia, goizeko saio intentsiboa (errutinak) arbela digitalaren bitartez lantzea da: Nor da gaurko arduraduna?, zerrenda pasatu, egutegia, eguraldia, menua…
GURE ASMOAK
-
IKTak irakaslanean integratu eta bere
erabilera programazioetan eta Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuan islatu.
-
Arbel digitalarekin, ikasleari gizartean parte
hartzen eta integratzen lagun diezaion gaitasunen eta oinarrizko trebetasunen
garapena sustatu.
-
Gelako metodologian tresna lagungarri
bezala bultzatu. IKTak ikaste- irakaskuntza prozesuan erreminta moduan erabiltzea.
GURE HELBURUAK
-
Hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko
duten irakasteko baliabide digitalak ezagutu, bildu eta antolatu (programak,
aplikazioak, hiztegiak, web orriak,…).
-
Eguneroko irakaste eginkizunetan
pixkanaka IKTak integratu.
-
Ikasleekin IKTen erabilera egokia izateko,
ikastetxeari behar diren guneak eta teknologia baliabideak eman.